XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Denborarik bazenu, mesedez galdera hauetxei erantzungo bazenie...

Bera zen, alajaina!

Hura kasualidadea!

Patinete gainean ezagutu nuen mutiko deabru hura berriz ere aurrekaldean, baina oraingoan aurrez-aurre eta patxadan.

- Galderak diok, galderak!

Hartzen dut atzetik segika nire erkatza èrkatza: txilarrez eginiko erratza eskuan eta han joan zen ihesi, bidean paperen erdiak galduz.

- Berriz ikusten bahaut berna-hezurrak puskatuko dizkiat erkatzaren kirtenarekin emanda!

Gezurra ematen badu ere, bi hilabete ez ziren pasako, eta berriz ere elkarrekin topo egin genuen.

Udaberria zen eta larunbat eguartea èguartea: eguerdi aldea.

Gortxinga gaitza zegoen, eta txapela erantzita gustora nengoen eguzkitan gar-gar, txapelpe elutsa èlutsa: eguzkiak jotzen ez duen lekua eguteran jarriz, etxe aurreko edaskaren èdaska: etxe aurreko ur aska arrimoan.

Txakurra zaunkaka hasten zen behin eta berriro eta isilarazten nuen arren setatsu jarraitzen zuen berean.

Azkenean, inguruan norbait izango zela pentsatuz, hasi nintzen alde guztietara begira, eta kamino ondoko gerezi arbolan hor ikusten dut lagun bat gerezi jaten lasai arraio.

Sasi artetik barna, atzez atze joan nintzen bertaraino bera ohartu ere egin gabe, eta han presentatzen natzaio aurrekaldean.

Mutiko gizarajoak azkeneko gereziak hezur eta guzti irentsi zituela ez dago esan beharrik ere.

Bapo ari zen matelari eragiten.

Ezpain eta kokotz more-more, niri begira erbinude bat bezala.

Oraingoan nik bera ezezik, berak ni ere ezagutu ninduen, ez zegoen zalantzarik.

- Onak al daude?